Elikagai Bankuaren aldeko futbito txapelketa arrakastatsua

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 18a

Utzitako argazkiak

Ia 200 partehartzaile izan ditu Mendaur eta Erreka guraso elkarteek antolatutako futbito txapelketa mistoak.  Partehartzaileen %60a mutikoak  izan dira eta %40a keskak.Txapelketa honen helburua kiroltasuna eta elkartasuna uztar­tzea zen eta ederki bete da. Apirilaren 3an eta 4an eta, 16 orduz, futbitoz gozatzeko aukera izan da kiroldegian. Partehartzaileak Malerrekakoak izan dira eta ongi pasatzeaz gain, eskualdean sortzen ari den elikagai bankuko “akzio bana” erosi dutela erran daiteke. Bildutako dirua Mankomunitateari eman zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun