Martxoaren 26an Malerrekako eskola ttikiak joku topaketa ospatu zuten bertze urte batez Sunbillan. Hagitz giro onean pasatu zuten eguna, jokuak, zinema, eta txantxariak taldearekin. Taldeka jarri ziren eta argazki bat atera eta etxera eraman zuen haur bakoitzak. Frontoiaren kanpokaldean ikasle, irakasle, nola gurasoek murrizketaren kontrako elkartarratzea egin zuten, eguna akitzeko.