Igerilekua

Maider PETRIRENA 2013ko apirilaren 18a

Apirilaren 5ean Udalak egindako ohiko bileran udarako piszina irekitzeko bete behar diren baldintzak onartu ziren. Aurtengo prozedura irekia eta lehiaketaren bidez eginen da. Lehiaketaren hasierako prezioa 9.000 eurokoa da (BEZ barne) eta prezioa eta baliabide teknikoak baloratuko dira. Eskaintzak maia­tzaren 9ko eguerdiko 12ak bitarte aurkezteko modua izanen da. Ekainaren 15etik irai­laren 15a bitarte izanen da lana eta langileek sorosle akuatiko titulua izan beharko dute. Informazioa Nafarroako Kontratazio Atarian dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun