Prozesiorik ez

Maider PETRIRENA 2013ko apirilaren 18a

Ortziral Santuan dena prest zegoen baina prozesiorik egiteko aukerarik ez zen izan eguraldiarengatik. Gauean kan­pinean Txuri-beltz taldeak emanaldia eskaini zuen. Igandean haurrendako jokuak izan ziren, baita txokolatada eta musika ere Ladrones de gitarraren eskutik. Igandean eguraldiak lagundu zuen eta kanpinean izugarrizko haur pila zegoen atsalde polita pasatzen. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun