Ariztigain kanpinak irabazi du pintxo lehiaketa

Maider PETRIRENA 2013ko apirilaren 18a

Aste Santuko igandean giro ederrean ibili ziren haurrak. Maider PETRIRENA

Aste Santuan denborak ez du sobera lagundu baina halere ekitaldi andana izan dira. Martxoaren 28tik 31ra I. pintxo astea egin zen lau ostatuetan. Bina pintxo dastatzeko eta bozkatzeko aukera izan zen. Ariztigain Kanpinak Ajoarrieroz betetako kanutilloa eta txanpinoi betea egin zituen; Itturburuk onddoz betetako hojaldrea eta vieira; Fondan kalabazin betea eta magra eta Bustitzen ganba-brotxeta eta alkatxofa betea. Kanpineko ajoarrieroz betetako kanutilloa izan da irabazlea eta biga­rrena Itturburuko vieira. Pintxoak dastatzen eta bozkatzen parte hartu zutenen artean herriko produktuez betetako saski bat zozketatu zen eta Arantxa Ibarrari suer­tatu zitzaion.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun