Gazte Danbadatik indarberriturik itzuli dira gazteak

Gazte Oihua 2013ko apirilaren 18a

Gogotsu parte hartu zuten eskualdeko gazteek Gazte Danbadan. Utzitako argazkia

Martxoaren 29tik apirilaren 1era Urduñan ospatu zen Gazte Danbadan 7000 lagun inguru egon omen ziren eta horien artean eskualdeko gazte dexente ere elkartu ziren, izan lau egunetan zehar ala egun bakanetako joan eto­rrian. Han izandako ba­tzuek erran digute arront esperientzia polita izan dela, bai giroaren aldetik eta baita tailer zein hitzaldi ezberdinetan ikasitakoarengatik. Hauek goraino beteak egon omen ziren antolatzaileen erranetan eta interesgarri zein anitzak izan ziren. Lau egunen ondoko nekea alde batera utzirik, animoz beterik itzuli dira gazteak herrietara eta lanean segitzeko gogoa dutela argi erakutsi dute.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun