Kontrabandisten mendi itzulia arrakastatsua izan zen

Irune eta Itsaso 2013ko apirilaren 17a

Hainbat herritatik hurbildu zen jendea

Martxoaren 23an 70 bat lagun inguruk egin zuten gauezko mendi itzu­lia eta herriko jendeaz gain, Bortzirietatik, Baztan aldetik, Gipuzkoatik eta Iruñaldetik ere etorri zen jendea eta bazeuden Palencia, Madril, Kantabria eta Biriatuko ba­tzuk ere. Ibilbideak interes handia sortu zuen eta ETB eta Telenavarratik ere etorri ziren ibilbidea grabatzera. Antsolokueta auzotik abiatu zen, Perugo­rria baserritik zehar eta Aldalurko borda gainetik Usategietara eta bidean geldialdi batzuk egin ziren, etxeetako zakurrak nola ixilarazten zituzten eta bideguru­tzeak nola zaintzen zituzten azaltzeko. Txorilepon berriz Kontrabandistak eta eltzetzuak agertu ziren ilunpetan, beraien antzezpena eginez. Buelta be­rriz, Errandoko lepotik, Gorosu­rreta auzoan beiti joan eta Elizaldeko bordatik Antxur­neko borda azpialdetik pasa eta Arrose parean berriz ere herrira sartu ziren. Eguraldi ona zegoen gauez ibil­tzeko eta ilargi ederrarekin, ez zen linterna beharrik ere zenbait lekutan. Bertiz Partzuergoak ere lagundu zuen antolakuntzan eta balorazioa hagitz ona egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun