Baztan Rugby Taldeak antolatutako gaupasa apirilaren 20an, larunbatean eginen da Larraintzarren. 21:30ean aratze-txekor afaria eginen da, 300 lagunendako tokiarekin eta kantu zaharrak eta bertzelako sorpresak ere izanen dira. 00:30ean Trikidantz taldea ariko da eta ondoren DJ AK eta DJ Purin izanen dira gau osoan karpan. 500 euroko bono bat eta eskualdeko produktuak ere zozketatuko dira.
Afarirako txartelak oraindik eskura daitezke, 619 196780 telefonora deituz.
Baztan Rugby Taldeak akitu du aurtengo denboraldia, baina lanean segitzeko nahitaezkoa du gaupasan sortzen diren irabaziak. BRTko lehen taldea lehen maila nazionalean ari da eta Nafarroako errugbiaren ordezkaria da kategoria horretan. Gainera, senior mailan bigarren taldea ere badu eta kadete mailako taldeak euskal ligan jokatzen du.