Baztan-Bidasoaldea iratzartzeko ordua dela uste du EH Bilduk

TTIPI TTAPA 2013ko api. 17a, 09:35

Xabi Torres, Deñe Abuin, Ekaitz Landa, Xebe Txoperena eta Andres Etxenike, EH bilduren agerraldian. Utzitako argazkia

Sare produktiboa eta baliabide publikoen kudeaketa aldatu behar dela dio

Baztan-Bidasoaldeko Euskal Herria Bilduren izenean agerraldia egin zuten apirilaren 15ean Malerrekako mankomunitatean Deñe Abuin, Andres Etxenike, Xebe Txoperena, Ekaitz Landa eta Xabi Torresek, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortuko ordezkariak. Eskualdean ezagutu dugun ekonomia eta jendarte eredua agortu dela, gainbehera etorri dela nabarmena dela eta «ordua da erreakzionatzeko, sare produktiboa eta baliabide publikoen kudeaketa aldatzeko» adierazi dute.

Baztan-Bidasoaldeko Euskal Herria Bilduren izenean agerraldia egin zuten apirilaren 15ean Malerrekako mankomunitatean Deñe Abuin, Andres Etxenike, Xebe Txoperena, Ekaitz Landa eta Xabi Torresek, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortuko ordezkariak. Eskualdean ezagutu dugun ekonomia eta jendarte eredua agortu dela, gainbehera etorri dela nabarmena dela eta «ordua da erreakzionatzeko, sare produktiboa eta baliabide publikoen kudeaketa aldatzeko» adierazi dute.

EH Bilduren ustez, «Navarra Foral y Española izenarekin azken 30 urtetan inposatu diguten eredua, goitik behera erortzen ari da, egiturazko krisialdi ekonomiko zein ustelkeria kasu hagitz larriak tartean direlarik. Sakoneko aldaketa politiko eta sozial baterako baldintzak mahai gainean daude» eta prozesu hori bultzatzeko garaian subjektu determinantea izaten ari da EH Bildu bera.

Eskualdeko egoerari dagokienez, iniziatiba hartu beharra dagoela uste du EH Bilduk, «gure buruaren jabe egin eta heldutasunera pasatu, ez ezer, ez inor ez delako gu salbatzera etorriko. Izan ere, gauza jakina da azken 30 urtetan gure eskualdea deliberatuki baztertua eta zokoratua izan dela Nafarroa ofizialak gauzatu dituen egitasmo eta inbertsio garrantzitsu guzietatik». Egoera aldatzeko garaia heldu dela eta hontan jardun politikoak zererran eta ardura determinantea duela uste dute, «non sakontzeko eremu bat dagoen, gure eskualdea (Baztan-Bidasoa) eta bide bat, bertako baliabideen plazaratzea».

Ze materiatan eragin beharko litzateke eskualdea iratzartzeko? Ze neurri konkretu hartu beharko lirateke Nafarroako Gobernutik, eskualdearen berpizte azkarra eragiteko?

Galdera hauei erantzuteko, Nafarroa osoan eskualdeka egiten ari den prozesu bat martxan jarri du EH Bilduk: “Aldaketa Euria”. Bertizarana, Malerreka, Bortziriak eta Baztanen ere ari dira lanean, eta eskualdea eta bertako baliabideen plazaratzea ardatz hartuta eraldaketa politikak abiatzeko zenbait puntu aurkeztu ditu, hala nola, eskualdeko instituzioak ikuspuntu estrategiko batetik eratu, Nafarroako Gobernuak eskualdeari egiten dion asignazioa goratu, ehun produktibo eta komertziala berregiteko pausuak eman, Lanbide Heziketako eskeintza formatiboa berraztertu, Nafarroako Gobernuaren borondate aktiboa, eskualdeko aukera industrialak aztertu eta garatzeko, Hezkuntza sistemaren doikuntza, Osasun zerbitzuen Iruñearekiko dependentzia murriztu eta eskeintza osatu, etxebizitza politika razionala garatu eskualdeaz gaineko tresnekin edo euskara politikak eraldatu, bertzeak bertze.

Datozen asteetan, eragile eta pertsona desberdinekin kontaktatuko du EH Bilduk eremu hauetan sakontzeko. «Zugana joko dugu, eskualdeko herritar gisa dituzun iritzi eta jakintzen bila, guzion onerako izanen baita, egoera okerragoei aintzinatzeko ordua baita. Iniziatiba hartzekoa», adierazi dute agerraldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun