Euskal Herria Palestina Eguna girotzen hasteko ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetan eskualdean

Ttipi-Ttapa 2013ko apirilaren 12a

Erakusketak eta pelikulak izanen dira ikusgai Lesaka, Bera, Elizondo, Doneztebe eta Iruritan

«Palestinarrei elkartasuna adierazteko, Israelek Nazioarteko Legedia bete eta Giza Eskubideak Errespetatu ditzan» Euskal Herria Palestina Eguna ospatuko da maiatzaren 18an Elizondon. Horren harira, gaiarekin lotutako erakusketak eta pelikulak izanen dira ikusgai datozten egunetan Lesaka, Bera, Elizondo, Doneztebe eta Iruritan.

Apirilaren 12tik 21era, Palestinar marrazkilarien irudiak ikusgai egonen dira Lesakan. Bera eta Elizondon berriz, Gazako haurren marrazkiekin erakusketa paratuko dute, Beran apirilaren 22tik 29ra arte eta Elizondon maiatzaren 1etik-17ra. Gaiarekin lotutako Unitate Didaktikoa ere eskainiko dute. Lesakan apirilaren 22tik 28ra eta Iruritan maiatzaren 1etik 12ra. Erakusketez gain, palestinar zine dokumental zikloa abian da. Dagoeneko Lesaka eta Elizondon, egin dituzte saioak eta orain Bera eta Doneztebekoen txanda da. 5 camaras rotas pelikula ikusgai izanen da apirilaren 18an Berako kultur etxean eta apirilaren 25ean Doneztebeko erakusketa gelan, 20:00etan. Testigantzak, adituen iritziak, artxiboko materiala… bilduta, palestinarrek bizi duten apartheid egoeraren berri ematen digu zuzendariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun