Malerreka Trukerrekak, Iturengo udalaren laguntzarekin V. Artisau eta lanbide azoka antolatu du. Abenduan egin zuten lehenengoz eta geroztik hilabetero bigarren igandean antolatzen dute. Bitxiak, gaztak, lanparak, ogia, poesia... eskuratzeko aukera izanen da plazan paratuko dituzten postuetan. Eskualdeko eta inguruko artisau eta eskulangileei beren produktuak saltzeko aukera emateaz gain, trukeari eta bigarren eskuko produktuei ere garrantzia eman nahi die antolatzaileek. Elkartearen helburua, diruaren ordez trukea erabiltzea baita.