Leurtzako urtegirako sarrera bi euro ordaindu beharko dute bisitariek

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 11

Leurtzako urtegiko seinalearen azpian paratu dute neurri berria iragartzeko kartela.

Urrozko eta Beintza Labaiengo udalek hartu dute erabakia

Orain arte Nafa­rroako Gobernuko Turismo sailak ematen zuen dirulaguntzakin ordain­tzen ziren Leur­tzako Natur Aisiarako eremuaren mantenimendu eta zerbitzuen gastuak. Dirulaguntza hau erabat desagertu ez bada ere, nabarmenki jeitsi da, eta herriak dirua paratu behar izatea saihesteko, etor­tzen den auto bakoitzeko 2 euro kobratuko dira.

Aurrerantzean, Leurtzara autoz joaten diren bisitariek bi euroko ordainsaria ordaindu beharko dute. Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek hartu dute erabakia, Nafarroko Gobernuko laguntzak murrizten ari direla ikusita. Orain arte Turismo sailak ematen zuen dirulaguntzakin ordain­tzen ziren Leur­tzako Natur Aisiarako eremuaren mantenimendu eta zerbitzuen gastuak. Dirulaguntza hau erabat desagertu ez bada ere, nabarmenki jeitsi da, eta herriak dirua paratu behar izatea saihesteko, etor­tzen den auto bakoitzeko 2 euro kobratuko dira. Bertzalde, urtero bezala, bi zaindari aukeratu ziren, eta Aste Santuan hasi zuten lan aldia, aurten Urrozkoari egokitu zaiolarik kontratu luzea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun