Ia 200 partehartzaile izan zituen Doneztebeko Mendaur eta Erreka guraso elkarteek antolatutako futbito txapelketa mistoak. Apirilaren 3an eta 4an, 16 orduz, futbitoz jokatzeko aukera izan zuten Doneztebeko Polikiroldegian. Malerrekakoak ziren partehartzaileak %60a mutikoak eta %40a neskak. Baloiari emandako ostiko bakoitza kiroltasuna bultzatzeko bidea izateaz gain, elkartasun keinua ere izan zen. Txapelketa bildutako dirua Mankomunitateari eman baitiote eskualdean sortzen ari den elikagai bankuari bultzada emateko. Antolatzaileak gustora daude sortu den giroarekin “kiroltasuna, umorea, lehia, emozioa… ikusi eta sentitu da txapelketa honetan eta denon artean, elkartasuna bultzatu da» eta eskerrak eman nahi dizkiete ekimenean parte hartu duten guztiei.