«Doneztebe udaberritzeko» birziklapen tailerren lehenengo saioa gaur izanen da

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 10a

Bost saio izanen dira, asteazkenetan, maiatzaren 15era arte

Mendaur eta Erreka guraso elkarteek, Birbira lan-taldearen laguntzarekin, birziklapen tailerrak antolatu dituzte.  Apirilaren 10ean hasita  bost saio burutuko dira, asteazkenero maiatzaren 15era arte (maiatzaren 1a langileen eguna izanik, ez da tailerrik izanen). Saio guztiak Doneztebeko zinean eginen dituzte arratsaldeko 05:00etatik 06:30era. Besteak beste, loreak eta txorimaloak egiten ikasiko dute eta herria apaintzeko erabiliko dituzte gero.

Doneztebe udaberri giroaz janzteko asmoz, Mendaur eta Erreka guraso elkarteek, Birbira lan-taldearen laguntzarekin, birziklapen tailerrak antolatu dituzte. Apirilaren 10ean hasita bost saio burutuko dira, asteazkenero maiatzaren 15era arte (maiatzaren 1a langileen eguna izanik, ez da tailerrik izanen). Saio guztiak Doneztebeko zinean eginen dituzte arratsaldeko 05:00etatik 06:30era. Besteak beste, loreak eta txorimaloak ikasiko dute eta herria apaintzeko erabiliko dituzte gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun