Soria aldean jokatuko da Udaberriko erremonte txapelketa

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 5a

Udaberriko erremonte sariaren aurkezpenean izan ziren Gorka Urtasun eta Endika Urrutia. Utzitako argazkia

Lau bikote ariko dira lehian eta apirilaren 28an jokatuko da finala Olvegan

Udaberriko erremonte txapelketa, Magnesitas Sorianas Sari Nagusia Soria aldeko pilotalekuetan jokatuko da ondoko asteetan. Lau bikote ariko dira finalerdietako ligaxkan eta finala apirilaren 28an jokatuko da Olvegako kiroldegiko frontoian.

Udaberriko erremonte txapelketa, Magnesitas Sorianas Sari Nagusia Soria aldeko pilotalekuetan jokatuko da ondoko asteetan. Lau bikote ariko dira finalerdietako ligaxkan eta finala apirilaren 28an jokatuko da Olvegako kiroldegiko frontoian.

Finalerdietako ligaxkako lehenbiziko partidak apirilaren 7an, igande arratsaldeko 5:00etan jokatuko dituzte Durueloko kiroldegiko frontoian. Urtasun eta Etxeberria III, Endika eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira lehenik eta Urriza eta Ion, Ezkurra II eta San Migelen kontra gero.

Finalerdietako bigarren jardunaldia apirilaren 14an jokatuko da Soriako San Andres kiroldegian, 17:00etatik aitzinera. Ezkurra II eta San Migel, Endika eta Barrenetxearen kontra ariko dira eta, gero, Urriza eta Ion, Urtasun eta Etxeberria III.aren kontra.

Finalerdietako hirugarren eta azken jardunaldia apirilaren 21ean jokatuko da Agredako kiroldegiko pilotalekuan, 17:00etatik aitzinera. Urtasun eta Etxeberria III, Ezkurra II eta San Miguelen kontra ariko dira eta Urriza eta Ion, Endika eta Barrenetxea IV.aren kontra.

Final handia apirilaren 28an jokatuko da Olvegako kiroldegiko pilotalekuan. 17:00etan hasiko den jaialdian hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da lehenik eta finala ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun