Nafarroako euskarazko hedabideak

Eskualdeko komunikabideen aldeko mus txapelketaren finala apirilaren 6an jokatuko da Sunbillan

TTIPI TTAPA 2013ko api. 5a, 11:35

Denera 165 bikote aritu dira eskualdeko komunikabideen aldeko mus txapelketan. Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldeko 4:00etatik aitzinera Ulibeltzak elkartean

Ailegatu da eskualdeko muslarien Champions-a. Xaloa, Xorroxin eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketak jokatu ziren herriz herri eta herri bakoitzeko txapeldunek hitzordua izanen dute apirilaren 6an, larunbat arratsaldeko 4:00etatik aitzinera Sunbillako Ulibeltzak elkartean. Denetara, 165 bikotek parte hartu dute eskualdeko komunikabideen aldeko mus txapelketa honetan.

Ailegatu da eskualdeko muslarien Champions-a. Xaloa, Xorroxin eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketak jokatu ziren herriz herri eta herri bakoitzeko txapeldunek hitzordua izanen dute apirilaren 6an, larunbat arratsaldeko 4:00etatik aitzinera Sunbillako Ulibeltzak elkartean. Denetara, 165 bikotek parte hartu dute eskualdeko komunikabideen aldeko mus txapelketa honetan.

  • Arraiozen, 8 bikote aritu ziren eta Garikoitz Larretxea eta Aritz Alunda suertatu ziren irabazle.
  • Erratzukoa izan zen txapelketarik jendetsuena eta 14 bikotetan, Dani Aranaz eta Jexux Bidegain suertatu ziren garaile.
  • Oronozen, 4 bikoteren artean, Jexux Zelaieta eta Josu Goñi izan ziren txapeldun.
  • Berroetan, 5 bikote aritu ziren eta Bentta eta Etxeberri nagusitu ziren.
  • Amaiurren, 8 bikoteren artean, Marijo Goienetxe eta Xabi Zapata izan ziren irabazleak.
  • Almandozen, hamar bikoteren artean, Jose Luis Oskoz eta Lorenzo Oskoz txapeldun.
  • Zugarramurdin ere parte hartze handia izan zen. Dozena bat bikote aritu ziren eta Alfredo Jurio eta Jose Luis Jurio izan ziren txapeldunak.
  • Azpilkuetako bortz bikoteren artean, Joxe Mari Azkarraga eta Juan Irungarai izan ziren garaileak.
  • Iruritan 6 bikote aritu ziren eta Joseba Ripa eta Pello Urrutia suertatu ziren txapeldun.
  • Zigako 8 bikoteren artean, Angel Jubera eta Xanti Ibarra izan ziren onenak.
  • Urdazubin 11bikote aurkeztu ziren eta Amaia Ordoki eta Juanjo Irigoien izan ziren garaileak.
  • Elizondoko Falfarak elkartean 4 bikote izan ziren eta Benito Elizagoien eta Santiago Larrek lortu zuten Sunbillarako txartela. Erlategi elkartean, berriz, bikote bakarra aurkeztu zen eta zuzenean final handirako txartela lortu zuten Aitor Bazterrika eta Mikel Jaimerenak.
  • Lesakan, 5 bikoteren artean, Ramontxo Ordoki eta Josetxo Etxepare izan ziren txapeldun.
  • Etxalarren 6 bikote izan ziren eta Manuel Telletxea eta Angel Mari Iribarren suertatu ziren garaile.
  • Berako 8 bikoteen artean, Txema Otxotekok eta Iratxe Ordokik lortu zuten Ulibeltzak elkartean aritzeko txartela.
  • Arantzan 7 bikote aritu ziren eta Migel Mari Altzuri eta Felix Iparragirre nagusitu ziren.
  • Igantzin, 4 bikoteren artean, Olatz Retegi eta Iñigo Almandoz gailendu ziren.
  • Sunbillan, 7 bikoteren artean, Jose Luis Agirre eta Jose Migel Galain izan ziren irabazleak.
  • Gartzainen 3 bikotek jokatu zuten eta Iñigo Otxandorenak eta Jon Arretxeak lortu zuten garaipena.
  • Ezkurran parte hartze zabala izan zen. 12 bikoteren artean, Martin Gastearena eta Migel Mari Lasarte izan ziren txapeldun.
  • Saldiasen 9 bikote aritu ziren, eta Periko Urrutiak eta Imanol Etxeberriak lortu zuten Sunbillako finalerako txartela.
  • Elgorriagan 4 bikote aritu ziren eta Mattin eta Juanjo suertatu ziren garaile.
  • Zubietan, azkenik, 4 bikote plantatu ziren eta Xabier Bendoirok eta Ezequiel Baleztenak lortu zuten garaipena.

Beraz, bikote hauek izanen dute hitzordua larunbat arratsaldeko 4:00etan Sunbillako Ulibeltzak elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun