Soinketa edo Gimnasia Eguna ospatuko dute Arkupeak elkarteko erretiratuek apirilaren 4an Berako Toki-Ona kiroldegian. 12:00etan hasiko da soinketa erakusketa eta 14:15 aldera bazkaria izanen dute Zubiondo jatetxean. Arratsaldez dantzaldia izanen dute.
Eguerdiko soinketa erakustaldian 50 bat kirolari baino gehiago espero dituzte. Talderik jendetsuena Leitzakoa izanen da, 24 lagunekin; Urdazubitik 2 etorriko dira, Elizondotik eta Goizuetatik hamarna, Doneztebetik 6 eta Iturengo bakarra.
Gimnasia eta yoga erakustaldia egin ondotik, kirolariek eta laguntzaileek autobusak hartu eta Zubiondo jatetxera joanen dira bazkaltzera. Bazkalondoan dantzaldia izanen dute eta 20:00etan autobusak aterako dira, norbere herrira bueltatzeko.