Sagardoaren txapelketaren finaleko materiala motela izanen dela diote lau finalistek

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 3a

Joxe Etxeberria, Matxin III, Agirrezabala eta Juaristi, finalerako aukeratutako zortzi pilotekin. Maialen Andres

Apirilaren 2an aukeratu zituzten larunbateko finalerako zortzi pilotak

Sagardoaren txapelketako hirugarren edizioko finala jokatuko dute Matxin III eta Etxeberria III.ak, Juaristi eta Agirrezabalaren kontra apirilaren 6an, larunbat arratsaldeko 4:00etan Galarretan hasiko den jaialdian. Apirilaren 2an aukeratu zituzten finalerako zortzi pilotak eta lau finalisten ustez, «pilota motelak dira».

Joxe Etxeberria doneztebarrak garbi erran zuen: «Ez zegoen pilota aukera handirik. Material tristea zegoen eta ezin izan dugu bertzerik aukeratu. Argi dago finala luzea eta piloteatua izanen dela».

Urdinen ordezkari, Juaristik ere pilota motelak zirela aipatu zuen eta Zarauzko aurrelariak ere final gogorra aurreikusi zuen.

Bi bikoteak aurrez aurre jokatu dute txapelketa honetako haserako ligaxkan. Orduan, Juaristi eta Agirrezabalak 40-39 irabazi zieten Matxin III era Etxeberria III.ari. Joxe Etxeberriaren ustez, «finala ere gogorra, berdindua eta ona» izanen da. Matxin III bere aurrelariari dagokionez, «txapelketa borobila» egin duela uste du Doneztebeko atzelariak eta finalean ere ederki ariko dela uste du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun