Matxin III eta Etxeberria III.ak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 8a

Matxin III eta Etxeberria III, gustura txapelarekin. Maialen Andres

Nagusitasunez irabazi zioten finalean Juaristi eta Agirrezabalari

Sasoiko daude Matxin III eta, batez ere, Joxe Etxeberria doneztebarra eta larunbatean, nagusitasunez irabazi zuten Sagardoaren txapelketa. Galarretako finalean 40-33 irabazi zieten Juaristi eta Agirrezabalari. Etxeberria izan zen partidako onena.

Sasoiko daude Matxin III eta, batez ere, Joxe Etxeberria doneztebarra eta larunbatean, nagusitasunez irabazi zuten Sagardoaren txapelketa. Galarretako finalean 40-33 irabazi zieten Juaristi eta Agirrezabalari. Etxeberria izan zen partidako onena.

Hasierako ligaxkan bi gipuzkoarrek 40-39 irabazi zieten Matxin eta Etxeberriari eta finalaren aitzinetik, pilotak mottel xamarrak zirela kontuan hartuz, partida gogorra eta berdindua izanen zela aurrikusi zuten lau protagonistek, baina ez zen halakorik izan. Hasieratik gorriek zuloa ireki zuten eta eroso agindu zuten markagailuan. (11-3, 16-5, 21-12, 25-13, 30-18 eta bukaerako 40-33).

Joxe Etxeberriak bi urte daramazki sasoi ederrean eta denbora horretan partida bakarra galdu du, tantu bakarrarengatik gainera. Agirrezabala dominatu zuen eta ez zuen pilotarik galdu finalean. Jaun eta jabe izan zen eta Matxin III ere ongi ibili zen aitzineko koadroetan.

 

Larunbateko emaitzak Galarretan

1. Matxin VI-Saldias, 35; Etxabe II-Labaka, 34

2. Matxin III-Etxeberria III, 40; Juaristi-Agirrezabala, 33 (Sagardoaren Txapelketako finala)

3. Urriza-Barrenetxea IV, 40; Urtasun-San Miguel, 30

4. Oñatz-Urko, 27; Endika-Zubiri, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun