"Gaztain ximalak" bildu dituzte Ortzegun Santuan Beintza-Labaienen

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 2a

Haurrak goxokiak biltzen Armasan. Arantxa Iturralde

Aspaldiko ohitura bete dute neska-mutikoek

Urteroko tradizioa bete zen aurten ere, Ortzegun Santuan, Beintza-Labaingo herrian. Ohitura den bezala, meza ospakizuna eta gero, herriko haurrak plazan bildu ziren etxez etxe joateko goxokiak biltzera, karrakak lagun zituztela.

Etxe bakoitzean abesti bat kantatzen dute goxokiak jaso aurretik:

"Gaztain ximal ximalak

andriak elizera

gizonak tabernera

haurrek haurretera

apezak txokoltia hartzera".

Betidanik ezagutu da ohitura hau. Garai batean goxokiak banatu ordez, intxaurrak, urrak eta gaztainak botatzen zitzaizkien haurrei.

Argazkian ikus daitekeen bezala guztiek gozamen ederra izan zuten eta goxokiz beteak poz pozik itzuli ziren beraien etxeetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun