Sunbillako lau ostatuek pintxoaren astea antolatu dute lehengoz. Martxoaren 28tik 31ra, Itturburu, Fonda, Bustiz eta Ariztigain Kanpinean mota guztietako pintxoak dastatu eta baita gustokoenei botua emateko aukera izanen da. Botua emateak saria izan dezake gainera, parte hartzen dutenen artean herriko produktuekin osatutako saski bat zozketatuko dutelako. Irabazlearen izena apirilaren 1ean jakinaraziko dute Itturburu ostatuan, eguerdiko 12:00etan.