Heldu den urtean, 60 urte beteko dira Arretxea mutikoen eskola kolegio bilakatu zela 11 eta 15 urte arteko ikasleentzat. Dena den urtemuga ekainean berean ospatuko da Gérard Luc musika irakasleak erretiroa hartu baino lehen hain zuzen. Ekainaren 15ean gaualdi berezia ospatuko da Gantxiki kirolzelaian. Dantza, antzerkia, musika eta bideoak nahasiko dituen “Lau urtaroak Arretxean” ikusgarria plazaratuko dute kolegioko ikasleek. Egun hauetan, buru belarri ari dira den dena prestatzen irakasleen laguntzarekin. Erakusketa bat ere apailatzen ari da eta hori osatzeko aspaldiko argazkiak miatzen dituzte bestaren antolatzaileek. Sare sozialen bidez edo kolegiorat erematen ahal dira Senpereko eta Sarako familia ainitzek dituzten argazkiak.