Martxoaren 1etik Marie eta Ximun atxematen ahal dira herriko ostatuaren barraren gibelean. Bi saratar gazte hauek Maixan eta Veroren segida hartzea erabaki dute, herriaren bizian inportantea den leku hori biziarazten segitzeko. Kuraia on haiei eta denbora ona pasa dezatela! Bertzalde, martxoaren 9an besta bat egin da polikiroldegian Vero eta Maixan eskertzeko, kantuak, bertsuak, dantzak ukan zituzten eta Zpeiz mukaki taldea espresuki berriz muntatu zen honen karietara. 350 bat pertsona hurbildu ziren gau goxo bat pasatzeko!