Usaian bezala Bazkoko asteburuan ekintza ezberdinak antolatuak dira . Martxoaren 28-tik apirilaren 1era Olhain ikastolak Herri Urratseko arropak salduko ditu plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte. Martxoaren 30etik apirilaren 1era Lur Berri gelan eskuen lana elkarteak esku lana erakusketa bat antolatzen du; ateak goizeko 10etatik arratsaldeko 9ak arte idekiak izanen dira. Martxoaren 31etik apirilaren 1a arte, Larrungo koloreak margo erakusketa bat egiten du Denen etxean. Martxoaren 31n, igande goizean 9etatik eguerdi arte, Sarako Urtxintxek pastizak eta xokolateak salduko dituzte plazan. Gauean, Sarako ondareak antolaturik, Atsulai eta Kantauri abesbatzek kantaldi bat emanen dute elizan, sartzea 8 eurotan. Bazko Astelehenean, nolaz ez, XXX. Idazleen Biltzarra eginen da polikiroldegian.