Martxoaren 9an, larunbat eguerdian, 30 lagunek autobusa hartu eta Lasarteko Otegi sagardotegira joan ziren. Ederki bazkaldu eta sagardo ausarki edan ondotik, berriz ere autobusa hartu eta Hernanira joan ziren bestarekin segitzeko.
Ageri denez, primeran pasatu zuten. Bueltan etxe aldera goizeko 2etan abiatu ziren.