Ezkontza berezia izan genuen herrian martxoaren 16an. Hilarion eta Luis ezkondu ziren. Arratsaldeko 6etan drag queen batek ongietorria eman zien gonbidatuek eta berekin batera argazkiak atera zituzten. Ezkongaiak agertu eta bertan ezkondu ziren. Gero, aperitibo bat eskaini zen eta autobusa hartuz afaltzera joan ziren gonbidatuak. Afari ondotik, berriro herrira buelta eta zer sorpresa frontoian jarritako karpak izan zuen aldaketa ikusterakoan. Diskoteka onenen pare, alde batean konbinatuak eta koktelak prestatzen zituzten bi gaztek. 1980-90 hamarkadako musikarekin dantzan suelto ibili zen jendea, giro ederrean, igande goizaldera arte. Zorionik beroenak Hilario eta Luis-i. Zuen maitasunaren sua ez dadila itzali inoiz. Zorionak.