Herritik pasatu ez bada ere, Korrikarekin bat egin du herriak

Arkaitz MINDEGIA 2013ko martxoaren 27a

Ikasle, irakasle eta gurasoekin batera, Marijose Bereau alkateak parte hartu zuen. Utzitako argazkia

Korrika ttikiaren ondotik murrizketen kontrako argazkia atera zuten

Nahiz eta herritik aurtengo Korrika ez pasa, hainbat ekitaldi antolatu ziren eta herriko gazte, heldu, neska eta mutilak korrikarekin bat eta korrika egin dute. Alde batetik martxoaren 15an iragarria zegoen korrika ttikia egin zen. Pulunpa eskolako irakasle, ikasle eta gurasoek herriko bazter guzietan ibili ziren, lekukoa pasatzen ikasle guzien artean, zaharrenetik hasi eta gaztetxoekin tartekatuz. Murrizketen kontrako argazkia egin ondotik, indarrak hartu zituzten guraso elkartekoek prestaturiko txokolate beroarekin. 
 
Martxoaren 17an eskualdetik pasatu zen Korrikan bi kilometro hartuak zituzten udalak eta Malerrekako eskola ttikiek. Goizeko seiak eta erdi­ak aldera hartu zuten lehenbiziko he­rritarrek lekukoa eta geroxeago besteek. Denen artean herritar koadrila batek parte hartu zuen. Gero, oraindik indarra zutenek kilome­tro gehiago egin zituz­ten. Ohitura faltagatik, ondorioak izan zituzten batzuk, baina denak kontent gelditu ziren.
 
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun