Jada bukatu da Gazte Danbadako bonoak aitzinetik erosteko epea baina Urduñan bertan aukera egonen da horretarako ere. Bertzalde, eguneko bonoak ere salgai dira internet bidez eta han ere izanen da erosteko aukera. Hortaz, eskualdeko Ernaiko kideek oraindik zalantzan dauden gazteak animatu nahi izan dituzte Urduñako jaialdira hurbiltzera, giro ederra izanen baita, eta ikusi zein egiteko aukera zabala. Egitarau osoa eta informazio gehiago gaztedanbada.net webgunean eskuragai dago.