Artzain amerikanoen testigantzak biltzen ari dira

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 27a

Euskal Artzainak Ameriketan Elkartea Ameriketara artzain joan zirenen inguruko ondarea jasotzen ari da. Oroimen historikoaren alde lanean, eskualdeko belaunaldi batek bizi izan zuena ahantzi ez dadin lanean dihardute. Azken urteetan Aezkoa, Erro, Baztan eta Bortzirietakoak jaso ondotik, Malerreka eta Bertizaranan ari dira orain bilketa lanean. Christina Irigoyenek Sunbillako testigantza eta argazkiak jaso ditu. Malerrekako gainontzeko herrietako eta Bertizaranako artzainak elkarrizketatzeaz be­rriz, Tomas Ibarra zubietarra arduratu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun