Aurreko alean azaldu genuen, udalak eskolaren etorkizunaren inguruan gutun bat bidali zuela etxeetara. Eskolaren egungo egoera zein den azaldu eta herritarren iritziak biltzea zen gutun horien helburua. Jende gutxik erantzun zuen idatziz. Iritzi eta proposamen guztiak errespetatu behar dira, baina irainak ekidin behar dira.
Nire ustez, irtenbiderik egokiena, subentziorik lortuko balitz, herriko enpresa batek teilatua, leihoak eta ateak konpontzea litzateke eta beheko solairua auzolanean konpontzea. Beheko solairu horretan, bilera gela, irakurketa eta ordenagailu gela... jartzeko aukera egonen litzateke eta etorkizuneko eskola bertan ere egin liteke.