Jubilatuak sagardotegian

Fernando ETXEBERRIA 2013ko martxoaren 27a

Arkupeak elkartearekin batera sagardotegira joan ziren Ezkurrako hiru lagun. Fernando ETXEBERRIA

Arkupeak elkarteko Ezkurrako 11 bazkidek irteera egin zuten  martxo­aren 14an Donostiara eta Aginaga sagardotegian bazkaldu zuten gero. Eguraldia ez zuten lagun izan. He­rriaren irteera elurtuta eta errepidearen egoera ere kaxkarra zen, baina poliki poliki lortu zuten Gipuzkoako hiribu­ru­ra iristea. Han elkartu ziren elkarteko 320 bazkide. Ezin izan zuten gehiegi gozatu Do­nos­tian egin gogo zuten ibilaldiaz, haize zakarra, euria eta kazkabarrak ez baitzieten u­tzi alde zaharra lasai bisitatzen. Sagardotegian aldiz, ederki pasa zuten eta bapo bazkaldu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun