Futbito txapelketa mistoa antolatu dute gurasoek

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 27a

Erreka eta Mendaur Guraso Elkarteek elkartasun futbito txapelketa antolatu dute. Txapelketa mistoa izanen da eta 13 kategoriatan banatuta, 2008an jaiotako hau­rretatik hasi eta 1982a baino lehenago jaiotakoak bitarte. Doneztebeko kiroldegian jokatuko da apirilaren 3, 4 eta 5ean, goiz eta arratsaldez. Talde bakoitzean guttienez 3 neska eta 3 mutiko izan behar dute. 16 urte artekoek ikastetxetan eman beharko dute  (euro bat jokalariko) eta helduagoek ostatuetan (2 euro). Izen ematean lortzen den dirua janari-bankua horni­tzeko izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun