Iparraldeko hondakinen transferentziagunearen inaugurazioa egin zuten martxoaren 8an. Nafarroako Hondakinen Partzuergoak sustatzen du zonaldeko hondakin biodegradagarrien garraioa kudeatzeko eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari eta Partzuergo horretako presidente den José Javier Esparzak parte hartu zuen ekitaldian, Miguel San Miguel alkateak, Toki Administrazioko zuzendari nagusi Patxi Perez-ek eta baita NILSA (partzuergoaren erakunde kudeatzailea) sozietate publikoko gerente Andres Sola-k bezalaxe.
Eraikitzen den mota horretako hirugarren fabrika da, Tafallakoaren eta Zangozakoaren ondotik: mankomunitateek beren zaborra eramaten duten tokiak dira, eta bertan trinkotzen dira, azken helmugara, Tuterako El Culebrete-ko tratamendu-fabrikara, heldu arte. Fabrika horiek eraikiz hondakinaren azken helmuga tratamendu egokia duen zentro bat dela ziurtatzen da, Europako araudien arabera, eta baita toki-zabortegiak desagertzea ere.
Doneztebeko fabrikak Nafarroa iparraldeko hondakinak hartzen ditu, zehazki Bortziriak eta Malerrekako mankomunitateenak eta Baztango udalarenak: 22.000 bizilagunek sortutako 8.000 tona inguru urtean. Bertan hondakinak prentsatzen dira, haien bolumena txikituz toberatan trinkotutako sistema baten bidez.
Esparza kontseilariak aipatu zuenez, «partzuergoaren helburuetako bat nafar guztiei hondakinak biltzeko eta tratatzeko sistema bakar eta homogeneo bat ematea da, foru-lurraldeko edozein puntutan kostu bera izanik eta Europako araudia betez». Gainera, «guztion laguntza» eskatu du, «ahalik eta adostasun handienarekin, 2020rako zabortegiak desagertzeko helburua lortzearren».
Transferentziagune hori eraikitzeko 2,5 milioi euro behar izan dira, eta kopuru horretatik 2 milioi Nafarroako Gobernuak jarri ditu 2009-2012 Toki Inbertsioen Planaren bidez eta, gainerakoa, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak. Transferentziagunearen mantentze-lanetarako kostuak eta hondakinen garraioa Partzuergoak berak kudeatutako par tzuergo-tasaren diru-bilketaren kargu finantzatuko dira.