Pintxoaren Astea antolatu dute lau ostatuetan

Maider PETRIRENA 2013ko martxoaren 27a

Botoa emateko aukera ere izanen da

Sunbillako Pintxoaren Astea ospatuko da lehen aldiz martxoaren 28tik 31 bitarte herriko lau ostatuetan: Itturburu, Fonda, Bustitz eta Ariztigain Kanpinean. 
 
Pintxo bakoitza das­tatu eta gustokoari botoa emateko aukera ere izanen dute ostatuetara hurbiltzen direnek. Partaide guztien artean herriko produktuez osatutako saski bat zozketatuko da.  Zozketa apirilaren 1ean eginen da Itturburu ostatuan, eguerdieko 12etan. Animatu eta dastatu!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun