Martxoaren 17an Korrika pasatu zen Sunbillatik. 6:58ean Udalak eta Ulibeltzak elkartearen artean erositako kilometroa hartu zuten, lehenik Florentino Gelbentzuk zinegotziak hartu zuen lekukoa eta gero Jesus Mari Jorajuriak, Ulibeltzak elkarteko lehendakariak. 7:03ean, zubi berrian gazteen txanda izan zen eta Izaro Altzurik hartu zuen lekukoa.