Kantu Zaharren egun arrakastatsua

Maider PETRIRENA 2013ko martxoaren 27a

Jaione OTXANDORENA

II. Kantu Zaharrak eguna ospatu zuten martxoaren 9an Ariztigain Kanpinean. 72 lagunek izan zuten aukera gustora bazkaldu, eta giro ederrean pasa­tzeko eguna. Ondotik pintxoak ere bazituzten afal­tzeko eta egun borobila izan zen. Musikarekin Santxo­tena eta kantuan Aitor Ibarra (Jalisko) eta Angel Marizkurrena zeuden. Ez ziren bakarrak izan kantuan ibili zirenak. Iradi (8 urte) eta Maialen (6 urte) Arretxea ahizpak ere kantu bat eskaini omen zuten, baita Ainara Mindegia eta bertze leitzar batek ere. Zorionak egun polit hau ospatzeagatik eta animo hirugarrenaren eguna ospatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun