Baztan-Errekako laxoa txapelketa abiatu da asteburu honetan

TTIPI TTAPA 2013ko api. 2a, 09:59

Asteburuan hasi da laxoa txapelketa. Artxiboko argazkia

Arraioz A eta Doneztebe Aren arteko partida bertan behera gelditu zen

Asteburu honetan abiatu da Laxoa Elkarteak hogeita hamalaugarren aldiz antolatutako Baztan-Errekako laxoa txapelketa. Hameka talde hasiak dira abuztuaren 3an Doneztebeko plazan jokatuko den finalerako txartel bila.

Asteburu honetan abiatu da Laxoa Elkarteak hogeita hamalaugarren aldiz antolatutako Baztan-Errekako laxoa txapelketa. Hameka talde hasiak dira abuztuaren 3an Doneztebeko plazan jokatuko den finalerako txartel bila.

Lehenbiziko multzoan, Arraioz A eta Doneztebe Aren arteko partida bertan behera gelditu zen, Arraiozko belarrezko plaza arras bustia zegoelako euriarengatik. Doneztebe Ck 3 eta 9 irabazi zion Doneztebe Dri eta Irurita Ck atsedena zuen.

Bigarren multzoan bai, partida guziak jokatu ziren. Irurita Ak 9 eta 6 irabazi zion Irurita Bri; Oizek 9 eta 3 irabazi zion Doneztebe Bri eta Doneztebe Ek 4 eta 9 galdu zuen Arraioz Bren kontrako partidan.

 

Bigarren jardunaldia

Apirilaren 6-7ko asteburuan jokatuko da bigarren jardunaldia.

Lehenbiziko multzoan

Arraioz A – Doneztebe C, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe A – Irurita C, igandean 16:00etan.

Dk atsedena.

Bigarren multzoan

Irurita B – Doneztebe E, igandean 11:30ean.

Oiz – Irurita A, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe B – Arraioz B, larunbatean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun