Hameka taldek jokatuko dute Baztan-Errekako 34. Laxoa txapelketa

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 27a

Irudi ikusgarriak utziko ditu aurten ere laxoa txapelketak. Juan Mari Ondikol

Abuztuaren 3an jokatuko da finala Doneztebeko plazan

Martxoaren azken asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamalaugarren edizioa. Hameka talde ariko dira aurtengoan, 5 Doneztebekoak, 3 Iruritakoak, 2 Arraiozkoak eta Oizkoa. Finala abuztuaren 3an jokatuko da Doneztebeko plazan.

Martxoaren azken asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamalaugarren edizioa. Hameka talde ariko dira aurtengoan, 5 Doneztebekoak, 3 Iruritakoak, 2 Arraiozkoak eta Oizkoa. Finala abuztuaren 3an jokatuko da Doneztebeko plazan.

Bi multzotan banatuta ariko dira taldeak. A multzoan bortz talde izanen dira: Doneztebe A (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa), Irurita C (Joxe Mari Salaburu, Karlos Goikoetxea, Egoitz Prim eta Patxi Orbegozo), Arraioz A (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe D (Unai Sapuppo, Xabier Ibarrola, Jose Mari Gartziarena eta Joseba Grazenea) eta Doneztebe C (Lander Erkizia, Josu Juanena, Bittor Mendiburu eta Fermin Jorajuria).

B multzoan, berriz, sei talde ariko dira: Irurita A (Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike, Jesus Etxenike eta Jagoba Ramos), Arraioz B (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Miguel Maritorena), Doneztebe B (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea), Doneztebe E (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena), Oiz (Iker Bereau, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola) eta Irurita B (Xabi Barberena, Oskar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Miguel Bidegain).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 23 eta 30ean eta uztailaren 7an; irabazleek finalaurrekoak joktuko dituzte uztailaren 14, 21 eta 28an eta finala Doneztebeko plazan jokatuko da abuztuaren 3an.

 

Lehenbiziko jardunaldia

Aipatu bezala, asteburu honetan jokatuko da lehen jardunaldia, partida hauekin:

A Multzoa

Arraioz A – Doneztebe A, igande goizeko 11:30ean.

Doneztebe D – Doneztebe C, igandean 17:00etan.

Irurita Ck atsedena.

B multzoa

Irurita A – Irurita B, larunbatean 17:00etan.

Oiz – Doneztebe B, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe E – Arraioz B, igande goizeko 11:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun