Baigorriko Basaizea kultur elkarteak apiril osorako Kulturaldia prestatu du. Egitarau aberatsa, apirilaren 28ko Nafarroaren Egunarekin bururatuko da.
Lehen ekitaldia apirilaren 12an eginen da, presoen gaualdia ospatuko baita ortziral arratsean Bixentainean. Lehenik elkarretaratzea eginen da plazan, ondotik zintzur bustitzea Txarangaga txarangarekin eta gero Donostiako Skaketitan taldearen emanaldia.
Apirilaren 13 eta 14an, 8-13 urteko gaztetxoentzat asteburuko ateraldia proposatu dute Xiberoan, Gotaine-Irabarneko jauregian.
Apirilaren 14an, Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren “Bi arreba” emanaldia ikusgai eta entzungai izanen da Ortzaizeko Goikoetxea lur untzi lantegian.
Apirilaren 19an, “Lurraldeen elkartzea, antzinamendua ala lanjerra?” eztabaida gaualdia izanen da Azkarateko gelan, arratsez 8etan. Ondotik ostatua segurtatua izanen da buruen freskatzeko.
Apirilaren 21ean, “Domingo Ibarburu” antzerki emanen du Armendaritzeko Elgarrekin taldeak Baigorriko Biletxeko zinegelan arratsaldeko 5etan.
Apirilaren 27an, Nafarroaren Egunaren bezperan, aurten ere Musikaldia iraganen da Baigorriko elizan, arratseko 9etan. Aurtengo gomitak Bretainatik heldu diren Startijen folk taldea eta Euskal Herriko Saioa taldea dira.
Nafarroaren Eguna apirilaren 28an
Kulturaldi honen bururatzeko, urte guziz ezin hutsegina bilakatu den hitzordua izanen da Baigorrin, Nafarroaren Eguna.
Egitarauari dagokionez, goizeko 8etan askaria izanen da, Baigorriko ikastolak eskainirik. 11:00etan Kabalbada: desfileaz gain, plazan ikusgarria izanen da txalaparta, bertsulariak, Amikuze eta Anhauzeko joaldunak, Baigorri-Amikuze eta Txantreako ziganteak, gaiteroak eta trikitilariak, Beasain eta Iruñeko dantzariak, Karmeleren irrintzina eta Basaizearen hitzarekin. Pentzean, 14:00etan ikastolen bazkari alaitua izanen da. Arratsaldean, herriko plazan kirol animazioa eta dantza eta kantu ikusgarria izanen dira, Urretxuko eta Lizarrako dantzariekin eta Xedarin Ahizpak kantariekin. Ondotik, kontzertuak: Bidrio eta Otsoak, Trikidantz, Bretainiako Startijenn taldea, Tinbakada, Kiki Bordatxo eta Joxe Replay. Egun osoan, Uztaritzeko txaranga, Bertsu txaranga, Ezpela, Kuxkuxtu, Euski eta Muttiko Alaiak ibiliko dira karrikaz karrika giroa berotzen.