Malerrekako literatur solasaldien lehendabiziko saioak harrera ona izan du

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 26a

20 lagun inguru elkartu ziren martxoaren 21ean Iturenen egindako literatur solasaldian. Utzitako argazkia

20 lagun inguru elkartu ziren «Hiru ilargi laurden» liburuaz solasteko

Iturengo Udaletxeko sabaian 20 lagun inguru elkartu ziren martxoaren 21ean. Malerrekako Euskara Batzordeak antolatzen dituen Literatur Solasaldien lehendabiziko saioa izan zen eta Ernesto Praten Hiru ilargi laurden liburua hartu zuten hizpide. Bertaratu ziren erranetan «oso giro ona» egon zen.

Malerrerako Euskara Batzordeak antolatuta, Literatur Solasaldien lehendabiziko saioa egin zuten martxoaren 21ean. Iturengo Udaletxeko sabaian 20 lagun inguru elkartu ziren Ernesto Praten Hiru ilargi laurden liburua hizpide hartuta. Literaturaz taldean ere gozatu litekeela argi geratu zen bertaratu zirenen erranetan, afari merendua ere egin zuten eta «oso giro onean» pasa zuten arratsa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun