Nafarroako Herri Kirol Jolasetako txapela irabazi du Basaburuak kadete mailako proba konbinatuan

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 26a

Martxoaren 24an Larraintzarren jokatu zen azken saioa

Nafarroako Herri Kirol Jolasen Finala jokatu zen Larraintzarren martxoaren 24an. Aurtengoan, Baztango Basaburua izan da eskualdeko ordezkari bakarra proba konbinatuko hiru kategorietan. Kimu mailan ez zuen finalean sartzerik lortu, haur mailan laugarren izan zen eta kadete mailan txapeldun, azken proban ere nagusituta.

Nafarroako Herri Kirol Jolasen Finala jokatu zen Larraintzarren martxoaren 24an. Aurtengoan, Baztango Basaburua izan da eskualdeko ordezkari bakarra proba konbinatuko hiru kategorietan. Kimu mailan ez zuen finalean sartzerik lortu, haur mailan laugarren izan zen eta kadete mailan txapeldun, azken proban ere nagusituta.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Kimu mailako proba konbinatuan Andra Mari nagusitu zen, Araxes, BKE eta Putterriren aitzinetik.

Haur mailako proba konbinatuan Berriozar izan zen txapeldun (08:29), Andra Mari bigarren (08:44), Iñigo Aritza hirugarren (09:12) eta Basaburua laugarren (09:45).

Kadete mailako proba konbinatua ligaxka moduan jokatu da eta bost jardunaldietako puntuak batzen ziren. Honela, Larraintzarreko azken probarako ongi bideratua zuen txapela Basaburuak, baina ez zuen ezusterako tarterik utzi Baztango taldeak eta hondar saioa ere irabazi zuen (09:54). Ultzama izan zen bigarren (10:04), Andra Mari hirugarren (2 puntu) eta Berriozar laugarren (10:48).

Lau puntu gehiagorekin, 18 puntu bildu eta txapela jantzi zuen Basaburuak. Sailkapen orokorrean Andra Mari izan da bigarren 14 punturekin, Berriozar hirugarren 9 punturekin eta Ultzama laugarren, 9 punturekin.

Sokatiran ez zen eskualdeko ordezkaririk izan. Hau mailan Iñigo Aritza izan zen txapeldun eta kadetetan Berriozar, Andra Marirekin desenpaterako tiraldia egin ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun