Garaipenaren lehian ibili zen Gorraizen Transbidasoa-Euromaster taldea

TTIPI TTAPA 2013ko mar. 26a, 08:56

Erasokor ibili zen proba osoan Iñaki Villoria iruritarra. Utzitako argazkia

Laugarren izan zen Iñaki Villoria iruritarra

Berriro ere lehiakor ibili ziren Gorraizen Transbidasoa-Euromaster-Sinertecnic taldeko txirrindulariak, bereziki Iñaki Villoria Iruritarra, laisterketa aintzinean ibili baitzen denbora luzez. Azkenean, Iñaki Villoria laugarren izan zen, Ion Zeberio elizondarra hamargarren eta Luziano Mitxelena 26. Master40, senior eta master60 mailetako lehen postua eskuratu zuten hurrenez hurren eta taldeka bigarren oostu ohoragarria lortu zuten.

Giro kaxkarra izan zuten Iruñerrian aurreko igandean, Gorraizeko Sari Nagusiaren 12. Edizioan euriak, haizeak eta hotzak txirrindularien lanak arras zaildu zituzten. Hasieratik aintzineratu zen 15-20 laguneko taldetxoa eta bertan ziren Iñaki, Ion eta Riki taldekideak; Iñaki erasokor ibili zen eta beti aintzineko taldetxoan ibili zen, bai bakarka zein iheskideren batekin. Bukaeran seikote batek egin zuen aintzinerat eta Iñaki hauen artean egon zen. Hala ere azkenean 4. postuarekin etxeratu behar izan zuen; berriro ere iruritarrak egindako lan nekezaren trukean ordain txikia jasoaz, hala ere maila honetan segitzen badu, garaipena edozein momentutan iritsiko zaio.

Gibeletik helmugaratu ziren Ion 10. Postuan, hotzari eutsi ezinaz, Mikel Arburua igantziarra 16., tropelari azken txanpan aurre hartuaz, Ibon Betelutarra (20.), Luziano Lesakarra (26.), Jabi Betelutarra (32.), Joxe Mari Goia igantziarra (41.), Txutxin (42.) Urduñatarra eta Joxe Angel Mitxelena lesakarra (43.) tropelean helmugaratu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!