Malerrekako eskola ttikien joku topaketa eginen da asteartean Sunbillan

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 25a

Malerrekako eskola ttikietako 200 ikasle elkartuko dira asteartean Sunbillan. Artxiboko irudia

200 neska-mutiko inguru bilduko dira

Malerrekako eskola ttikietako 200 neska-mutiko bilduko dira goizeko 09:00etan. Haur Hezkuntzako 75 eta Lehen Hezkuntzako 112. Adinaren arabera taldetan banatu eta tailerrak, ginaka-jokoak eta zinea izanen dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta ondotik, kalejira eta Txantxariak taldearen emanaldia izanen da.

Malerrekako eskola ttikietako topaketa eginen dute martxoaren 26an, asteartean, Sunbillan. 200 neska-mutiko bilduko dira, Haur Hezkuntzako 75 eta Lehen Hezkuntzako 112 ikasle. Adinaren arabera taldetan banatuko dira, bakoitza bere kolore eta irudiarekin. Goizeko 09:00etatik aitzinera, hasiko da haurrentzako gozamena: tailerrak, ginaka-jokoak eta zinea izanen dituzte. Guztiek batera bazkalduko dute eta ondotik, kalejira eta Txantxariak taldearen emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun