Gorka Urtasun iruritarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak irabazi dute Bartzelonan lehen aldiz antolatu den erremonte txapelketa azkarra. Finalean 25-23 irabazi zieten Urriza eta Barrenetxea IV.ari. Jende aunitzek ikusi zuen txapelketa Bartzelonako Valla D’Hebrón pilotalekuan.
Finalean sartu baino lehen, finalerdiak irabazi behar izan zituzten bi bikoteek eta biak ere tantu bakarraren aldearekin bukatu ziren. Lehebizikoan, Urtasun eta San Miguelek 24 eta 25 irabazi zieten Zeberio II eta Etxeberria III.ari. Urtasun eta San Miguek 17 eta 24 irabazten ari ziren, baina hogeitalauna berdintzea lortu zuten Zeberiok eta Etxeberriak. Azken tantua, ordea, gerora txapeldun izanen zirenen alde erori zen.
Bigarren finalerdia ere berdintsu izan zen. Urriza eta Barrenetxeak 25-24 irabazi zieten Ezkurra eta Ion-i. Hauek ere 24-20 galtzen ari ziren, baina hogeitalauna berdintzea lortu zuten arren, ezin izan zuten azken tantua lortu.
Finala ere emozioz betea izan zen, baina azkenean Urtasun eta San Miguel nagusitu ziren. Jendearen erantzuna ikusita, bigarren edizio bat ere antolatzeko asmoa azaldu zuten Kataluniako Pilota Federazioko agintariek.