Korrika Baionara iritsi aurretik Azkaine eta Senperetik pasako da igandean

Ttipi-Ttapa 2013ko martxoaren 22a

Jendetza irten zen, Korrika 18k eskualdera egindako lehenengo bisitan, igandean lekukoa Azkaine eta Senperera iritsiko da.

Lekukoa 06:45ean iritsiko da Azkainera eta 07:40an Senperera

Hamaika egunez, Euskal Herri osoan zehar euskara elkarri emanez ibili ondotik, martxoaren 24an iritsiko da lekukoa Baionara. Hala ere, Korrika amaierara iritsi aurretik, eskualdea bisitatuko du. Goizeko 06:45ean Azkainera iritsiko da eta 07:40an Senperera.

Hamaika egunez, Euskal Herri osoan zehar euskara elkarri emanez ibili ondotik, martxoaren 24an iritsiko da lekukoa Baionara. Hala ere, euskararen aldeko lasterketa erraldoia amaierara iritsi aurretik, eskualdean barna ibiliko da beste behin. Goizeko 06:45ean Azkainera iritsiko da eta 07:40an berriz Senperera.

Amaiera ekitaldia Baionan

Korrika 18 goizeko 11:00etan sartuko da Baionan azken kilometroak egiteko. Kale animazioa izanen da karriketan: txarangak, trikitilariak, joaldunak...  Eguerdiko 12:30ean amaiera ekitaldia hasiko da Herriko Etxearen aitzinean. 13:30ean Herri bazkari animatua izanen da Chao kaian, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak prestatua, tokiko, sasoiko eta kalitatezko produktuekin. Kaian bertan, haurren txokoa: puzgarriak, tailerrak, jokoak... izanen dira. Musikarako tartea ere izanen da, Merkatu plazan 13:30ean, Begiz Begi, Maialen Errotabehere, Patxi ta konpania taldeek kontzertua eskainiko dute. 14:00etan San Andres plazan, Kalakan, Damba, Esne Beltza, Willis Drummond eta Itziarren Semeak taldeen emanaldia izanen da. Tartean, Zumba erraldoia prestatu dute heldu eta gazteentzat. Esne Beltzak egindako Korrikaren kantuarekin, Nadège Pinaqui zumba irakasleak sortu duen koregrafia eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun