Etxauriko Harria Txapelketaren hamargarren edizioa jokatuko da martxoaren 24an, eguerdiko 12:30ean. Alberto Lakostaren omenez antolatzen dute txapelketa. Bost harrijasotzaile ariko dira lehian eta tartean eskualdeko bi ordezkari; Josetxo Urrutia leitzarra eta Unai Bertiz sunbildarra. Beraiekin batera, Joseba Ostolaza, Izeta II. eta Aimar Irigoien ariko dira. Heldulekurik gabeko 136,5 kiloko harri traketsa jaso beharko dute, 5 minutuko txanda bakarrean. Irabazlea ardotan sarituko dute.
Urte luzetan herriko gazteek futbolean jokatzeko zutoin gisa erabili zuten harria. Lurgorria Elkarteak harresi batetik berreskuratu eta txapelketa antolatu zuen arte. Sarritan erabiltzen zuten harri baldar hori apustuak egiteko Etxaurin, baina 40 urte luzez ohitura galdu egin zen, 2000. urtean elkarte batek atzera txapelketa antolatu arte.