Etxeberria-Larretxea bikoteak Olasagastiren aurkako apustua jokatuko du igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2013ko martxoaren 22a

Alde bakoitzak 1500 euro jokatzen ditu

Aizkoran jokatzen diren apustu berezi horietako bat jokatuko da Doneztebeko pilotalekuan eguerdiko 12:00etan. Aizkolari bat biren kontrako dema izango da. Olasagastik bakarka ebaki beharko ditu 20 kanaerdiko eta Larretxea eta Etxeberriak bost enborreko txandak egin beharko dituzte. Alde bakoitzak 1500 euro jokatzen ditu.

Aizkoran jokatzen diren apustu berezi horietako bat jokatuko da martxoaren 24an, Doneztebeko pilotalekuan. Eguerdiko 12:00etan hasita, aizkolari bat biren kontrako dema izango da. Olasagastik bakarka ebaki beharko ditu 20 kanaerdiko eta Larretxea eta Etxeberriak bost enborreko txandak egin beharko dituzte. Pago-enborrak izanen dira guztiak. Alde bakoitzak 1500 euro jokatzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun