Nafarroako euskarazko hedabideak

Mus txapelketaren finala eta kontzertu bikaina eskualdeko komunikabideen alde

TTIPI-TTAPA 2013ko mar. 27a, 10:40

Sunbillako Ulibeltzak elkarteak hartuko ditu mus txapelketaren finalak apirilaren 6an. Artxiboko argazkia

Sunbillan eta Elizondon

Herriz herriko txapelketak jokatu ondotik, apirilaren 6an Sunbillako Ulibeltzak elkartean jokatuko dira Xaloa Telebistaren, Xorro­xin Irra­tiaren eta Ttipi-Ttapa aldizkariaren aldeko mus txapelketaren azken partidak. Hain zuzen, herriz herrikoetan txa­peldun  izan diren bikoteek lortu dute Sunbillarako txartela. 16:00etan izanen dute hitzordua Ulibeltzak elkartean.
 
Krisi egoera oroko­rrean sartuta eta Nafa­rroako Gobernuaren dirulaguntzarik gabe, han eta hemen dirua lortu beharrean daude eskualdeko euskarazko komunikabideak ere. Honela, mus txapelketaz aparte, apirilaren 13an, musika kontzertu handia antolatu dute Berriak, Ttipi-Ttapa aldizkariak, Xaloa Telebistak, Xorroxin Irratiak eta Baztango euskalgin­tzak, Lur aretoaren la­gun­tzarekin. Lur aretoan eskainiko dute emanaldia 22:00etatik aitzinera Pettik, Anje Duhaldek, Erramun Martikorena eta Joxe Anjelek eta Amaia Zubiriak eta Edortak. Sarrerak 10 eurotan salgai daude.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun