Nafarroako herri kirol jokuen finalak jokatuko dira igandean Larraintzarren

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 20a

Basaburuako haur eta kadete mailako taldeak lehiatuko dira

Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatutako Herri Kirol Jokuetako laugarren jardunaldia jokatu zen martxoaren 17an, igandean Etxarri Aranazen. Baztango Basaburua da eskualdeko ordezkari bakarra aurtengoan proba konbinatuan eta haur eta kadete mailan azken jardunaldirako sailkatzea lortu du, ez ordea kimuak mailan.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatutako Herri Kirol Jokuetako laugarren jardunaldia jokatu zen martxoaren 17an, igandean Etxarri Aranazen. Baztango Basaburua da eskualdeko ordezkari bakarra aurtengoan proba konbinatuan eta haur eta kadete mailan azken jardunaldirako sailkatzea lortu du, ez ordea kimuak mailan.

Kirol Joku hauetan hiru mailetan banatuak aritzen dira neska mutikoak: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Basaburuak proba konbinatuan hiru kategoriatan aurkeztu du taldea.

Kimu mailakoan seigarren izan zen Etxarri Aranazen eta ez zuen finalerako sailkatzea lortu. Honela gelditu zen kimu mailako proba konbinatuko sailkapena:

1. Andra Mari 06:46

2. Putterri 06:58

3. BKE 07:14

4. Araxes 07:16

5. Ultzama 07:17

6. Basaburua 07:22

7. Iñigo Aritza 07:26

8. Berriozar 07:39

Haur mailan, berriz, bosgarren izan zen Basaburuako taldea, baina aitzineko jardunaldietako denborak kontuan hartuz, lortu zuen finalerako sailkatzea, Berriozar, Andra Mari eta Iñigo Aritzarekin batera. Hauek izan ziren Etxarri Aranazko denborak:

1. Araxes 9:38

2. Andra Mari 09:53

3. Iñigo Aritza 09:59

4. Berriozar 10:22

5. Basaburua 10:36

6. Ultzama 10:48

7. Putterri 12:48

Kadete mailan, azkenik, denborarik onena eta liga sisteman jokatzen den kategoria bakarra denez, sailkapenerako lau puntu lortu zituen Basaburuak.

1. Basaburua 10:04 (4 puntu)

2. Andra Mari 10:09 (3 puntu)

3. Ultzama 10:44 (2 puntu)

4. Berriozar 11:15 (Puntu 1)

Nafarroako Herri Kirol Jokuetarako bosgarren jardunaldia eta finalak heldu den igandean, martxoaren 24an jokatuko dituzte Larraintzarkio pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun