Amixelaietako tunela itxiko dute martxoaren 20an

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 19a

Mantenimendu lanak eginen dira datozen egunetan eta errepide zaharra erabili beharko da Etxalar eta Lesaka artean

N-121-A errepidean, Amixelaietako tunela itxi eginen dute martxoaren 20an, asteazken goizeko 9:00etatik aitzinera, mantenimendu lanak egiteko. Gehienez ere, martxoaren 22a bitarte, ortziral goizeko 9:00ak arte egonen omen da itxia.

Beraz, asteazken goizetik hasita, errepide zaharra hartu beharko dute ibilgailuek. Honela, Irunerako norabidean doazenek Etxalar-Lesakako irteera hartu beharko dute, 59,450 kilometroan eta errepide zaharretik joan zentrala bitarte, berriz ere errepide nagusira sartzeko. 3 kilometro inguru eginen dituzte errepide zaharretik.

Iruñera doazenek, berriz, Lesakako irteera hartu beharko dute eta berriz ere Lesakatik N-121-A errepiderako lotura hartu. Errepide zaharraren barna kilometro bat eginen dute ibilgailuek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun